39 positibo gehiagorekin, COVID-19aren tasa gorantz etenik gabe Oarsoaldean
Atzoko datuen eraginez, 100.000 biztanleko tasa bereziki igo da Pasaian eta Lezon. Oarsoaldean 39 kasu gehiago atzeman dituzte.
COVID-19ak eragindako kutsatzeen gorakadak ez du etenik Oarsoaldean. Larriagotzen ari da egoera. Atzo, Errenteria-Oreretan hamabost infektatu gehiago atzeman zituzten, hamalau Pasaian, eta bosna Lezon eta Oiartzunen. Hortaz, herri guztietan 100.000 biztanleko tasek gora egin dute, Lezon eta Pasaian bereziki.
Honakoak dira tasa horiek, atzoko datuekin (parentesi artean asteleheneko tasak).
- Lezo: 1.130,78 (astelehenean 1.065,22).
- Pasaia: 742,03 (astelehenean 664,96).
- Oiartzun: 666,6 (astelehenean 627,96).
- Errenteria-Orereta: 640,24 (astelehenean 627,79).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 811,07 (astelehenean 765,56).
Osasun Sailak gaur eman dituen datuetan oinarritutako taula da aurrekoa. Datu horiek eta beste asko txosten batean bildu dituzte.