Andrea Palomares izango da Pasaiako PSE-EEko zinegotzi berria
Atzo egindako osoko bilkuran hartu zuen kargua, ilusioz, 2017tik talde sozialistako afiliatua den ingeniari industrialak.
Andrea Palomares sozialistak zinegotzi akta hartu zuen atzo arratsaldeko osoko bilkuran, hark beteko du Jorge Aguayoren postua, azken honek irailaren amaieran kargua utzi zuenetik zinegotzi berri baten beharrean baitzegoen taldea. Ingeniari industriala formakuntzaz, ilusioz sartu da Pasaiako Udalbatzan 39 urteko Palomares.
“Pasaiako PSEn oso pozik gaude Andreari gure zinegotzi taldean lekua egin izanaz”, adierazi du Lore Suarez udal taldeko bozeramaileak, “Zalantzarik gabe, udal taldeari ezagutza eta esperientzia gehiago eransten dizkio, baina batez ere Pasaiarekin duen inplikazioa eta ekarpenak egiteko eta lan egiteko duen gogo itzela azpimarratuko nituzke”.
Kide berria Altza eta Trintxerpen bizi izan da betidanik, eta “sozialista” gisa definitu izan du bere burua zentzua duenez geroztik. 2017an erabaki zuen PSE-EEra afiliatzea, eta bi urte beranduago, 2019an, Pasaiako alderdi sozialistarekin lankidetzan hasi zen, udal hautagaitzan sarturik.