Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa] 25 urte, adierazpen askatasunaren alde 'hitz egin' zenetik

Musika jaialdi erraldoia egin zuten Ugaldetxon, Galindo teniente jeneralak Negu Gorriak taldeak salatu zuelako. Milaka lagun hurbildu ziren.

13.000 bat lagun bildu ziren Ugaldetxoko zelaian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/10/28

1995eko urriaren 28ko gauean sismografoek dardarak sumatuko zituzten. Epizentroa, Oiartzungo Ugaldetxo auzoko futbol zelaia izan zen. Gau hartan milaka lagun elkartu ziren —13.000, garaiko kroniken arabera— hainbat jaialdi mitikoren agertoki izan den txokoan.

Jaialditzarra ez zen apetaz antolatutakoa izan. Negu Gorriak taldeak 1991n kaleratu zuen Ustelkeria abestia, Gure Jarrera albumaren barruan.

Gitarra riff brooklyndar baten gainean, Kaki Arkarazo eta Fermin Muguruza taldeko kideek elkarrizketa izaten zuten. Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibilek, Enrique Rodriguez Galindo buru —orduan koronela— narkotrafikoarekin zuten ustezko harremana izan zuten hizpide. Errepika nagusian, oinarri funkyago batekin, jada ez zuela ezerk harritzen jakinarazten zuen Muguruzak. Letra idazteko inspirazioa Euskaldunon Egunkaria-n ateratako informazio bat izan zen; Navajas txostena oinarri zuen erreportajeak.

Galindok Negu Gorriak taldea, Jon Maia bertsolaria eta Anjel Katarain soinu teknikaria salatu zituen, bere “ohorea” zikintzeagatik. Hamabost milioi pezeta —millenialentzat, 90.000 euro— eskatu zituen, baita abestia debekatzea ere. 1993ko ekainaren 25a zen. Ustelkeria frankismo garaitik auzitara eramandako lehenengo abestia bilakatu zen —orain ohikoagoa dela dirudi—.

hitz egin oiartzun

Hitz Egin jaialdiaren kartela.

Urte erdi bat geroago, Donostiako Auzitegiak salaketa ez zuen aintzakotzat hartu. Horretarako arrazoi nagusiak eman zituen: abestiaren letrak “umore garratza” zuelako eta diskoak zekarren liburuxkako Galindoren argazkia ekitaldi publiko batean ateratakoa zela.

Koronelak sententzia errekurritu zuen, eta auzia Gipuzkoako Auzitegira pasatu zen. 1995eko ekainaren 6an lurralde auzitegiak Enrique Rodriguez Galindoren aldeko epaia atera zuen. Negu Gorriak taldea 15 milioi pezetako kalte ordainak ematera zigortu zuen, eta Ustelkeria abestia berriro ez argitaratzea. Gainera, zuzenean jotzea zigortu zuen. Jotzekotan, Esan Ozenki diskoetxearen master guztiak enbargatzea ahalbidetzen zuen sententziak.

Sei urteko borroka

Ondorioz, Negu Gorriak taldeak Hitz Egin kanpaina abiarazi zuen, adierazpen askatasunaren kontrako erasoa azaltzeko, sostengua bilatzeko eta segurtasun kutxa bat sortzeko, kalte-ordainari aurre egiteko.

Oiartzungo kontzertuak izan zen ginga. Garaiko talde onenetakoak elkartu ziren, Esan Ozenki diskoetxearen katalogoaren dastatzeko menua ia. Bi eszenariotan banatu ziren taldeak: BAP!!; Lin Ton Taun; Ama Say; Dut; Nacion Reixa; Banda Bassotti; Su ta Gar; Kashbad; Anestesia; Etsaiak; EH Sukarra; eta, nola ez, Negu Gorriak. Horietako batzuk, gainera, ez zen gehiago ikusteko aukerarik egongo. Guztira, bederatzi orduko emanaldia izan zen.

Galindo jenerala —urte hartan igo zuten kargu horretara— 1996an epaitzen hasi eta espetxeratu zuten, GALengatik. Ez zuen askorik iraun pareten artean, baina 1999an berriro epaitu eta zulo ilunera bidali zuten. 1996an bertan desegin zen Negu Gorriak. Hori bai, promesa bat egin zuten: Galindorekin zuten epaiketa irabaziz gero, behar bezala ospatu behar zuten.

2000 urtean, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Galindoren planteamendua okerra zela, Jon Maia zigortu zuelako Ustelkeria abestiarekin zerikusirik ez zuelako. Epaitegiak ez zuen baloratu adierazpen askatasunak abestia babesten zuen. Negu Gorriak absolbitu zuen; beraiena izan zen garaipena.

Festa prestatu behar zen, ondorioz. 2001ko inauterietan Baionan eta Donostian kontzertu bana antolatu zuen Negu Gorriakek. Sarrerak segituan agortu ziren, eta beste data bat antolatu behar izan zuten Gipuzkoako hiriburuko Belodromoan. Modu horretan, dozena erdi urte lehenago Negu Gorriak ikusteko aukerarik izan ez zuten gaztetxo askok muguruzatarrak eta enparauak ikusi ahal izan zituzten —nahiz eta baten batek gogoratzeko arazoak dituen—. Galindok ezin izan zuen entzun Ustelkeria abesten zuten ala ez, espetxean zegoelako.

Oiartzungo Hitz Egin jaialdian zein lehenago bildutako dirua hiru komunikabideren artean banatu zuten. Adierazpen askatasuna gailendu zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.