COVID-19agatik kutsatutako egoiliar bat hauteman dute Jesusen Bihotza erresidentzian
Azken orduetan Gipuzkoako erresidentzietako lau egoiliar hil dira, Donostiako eta Zumarragako hiru egoitzetan, eta zazpi kutsatu zenbatu dituzte.
Irailaren amaieratik ez da Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan COVID-19agatik kutsatutako egoiliarrik izan. Azken orduetan aldatu egin da egoera hori, eta COVID-19an positibo bat hauteman dute bertan. Azken orduetan Gipuzkoako erresidentzietako lau egoiliar hil dira, Donostiako eta Zumarragako hiru egoitzetan, eta zazpi kutsatu zenbatu dituzte.