Don Bosco LHIIrekin lankidetza hitzarmena sinatu du Pasaiako Udalak
Akordioak Pasaian enplegua sustatzea du helburu, prestakuntza, berrikuntza eta enplegagarritasuna ardatz izanik.
Pasaiako Udalak akordio bat hitzartu du Don Boscorekin, enplegua sustatzeko helburuz. Lanbide Heziketako Ikastetxearekin sinatutako hitzarmenari esker, prestakuntza, berrikuntza eta enplegagarritasun ekintzak garatu ahal izango dira.
Izaskun Gomez alkateak nabarmendu du zentro horrekin indarrak batu izana Pasaian enplegua berreskuratzearen alde emandako aurrerapauso bat dela: “Prestakuntza oinarrizko zutabea da, pertsonen enplegu aukerak hobetzeko, eta Don Bosco eredu bat da”.
Hitzarmenean honako ekintza hauek jaso dira:
-
Pasaiako Udalari helaraziko zaio ikastetxean langile eta langabetuentzat programatzen diren diruz lagundutako prestakuntza planei buruzko informazioa.
-
Udalarekin lankidetzan arituko da, udal langileen prestakuntza-planak prestatzen eta neurrira egindako ikastaroak programatzen.
-
Udalarekin lankidetzan arituko da bi aldeen intereseko berrikuntza proiektuetan.
-
Don Boscok guneak lagako dizkio udalari, bilerak egiteko eta ikastaroak emateko.
- Pasaiako Udalari eskainiko dio erakunde babesle eta/edo laguntzaile gisa parte hartzeko, ikastetxetik bultzatzen diren elkartasuneko proiektuak eta ekitaldi herrikoiak direnean.
Bestalde, Pasaiako Udalak konpromiso hauek hartuko ditu:
-
Pasaiako Udalak bertako langileei eta bere eremuko herritarrei Don Boscoko Enplegurako Prestakuntzaren eskaintzaren berri emango die.
-
Don Boscoko ikasleak hartuko ditu praktikak egiteko (LP) eta/edo ikas-ekinezko lanbide-heziketa duala egiteko.
- Don Boscoko ikasleentzat bisita gidatuak antolatuko ditu interesa duten instalazioetara, eta baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.