Nekazaritza negozioak berrasmatzeko doako webinarra eskainiko dute
'Parte hartu eta berrasmatu zure negozioa' izenburupean, elikagaien industriari zuzendutako bigarren topaketa egingo da azaroaren 3an, 10:00etan.
‘Parte hartu eta berrasmatu zure negozioa’ izenburupean, Gure Market iniziatibaren barne, elikagaien industriari zuzendutako bigarren topaketa egingo da azaroaren 3an, 10:00etatik 12:30era, Zoom plataformaren bidez.
Hil hasieran abiatu zen Innomarket proiektuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik finantzatutakoa, Gure Market plana jarri zen martxan, nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzeko. Webinar baten bidez, aurrekaririk gabeko testuinguru honek sektore horretako enpresei ematen dizkien aukera-eremuak bistaratzen hasi ziren antolatzaileak hilaren 8an.
Hurrengo urrats gisa, bigarren bilera bat proposatu Innomarketek du azaroaren 3rako, eta enpresei modu aktiboan parte hartzeko eskatu die, azkar erantzun dezaten eta aukera berriak azter ditzaten aldaketei eta ziurgabetasunari aurre eginez. AZTIk lagunduta, egungo testuinguruan nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresentzat sortzen diren aukerak hautematetik berrasmatzeko eta garaiz jarduteko behar den ekintza-planera igaroko da.
Proiektua zabalik da nekazaritzako elikagaien kateko maila desberdinetako edozein enpresarentzat: Ekoizleak, elikagaien industria, banaketa, txikizkako salmenta… Guztiak dira ongietorriak topaketan. Sonia Riesco, berrikuntza teknologikoan adituak; Nagore Pikaza, negozio inteligentzian jantziak; eta Eneka Labriska, balio handiko talde operatiboko kideak, guztiak Aztiren taldekoak, enpresei lagunduko diete doako bilkuran.
Aurretik izena eman beharko dute interesdunek honako esteka honetan klik eginez.