Ustezko hiru jihadista atxilotu ditu Trintxerpen Espainiako Poliziak
Atxilotutako gizonak Jaizkibel kalean bizi ziren. Ikerketak zabalik jarraitzen du, Auzitegi Nazionalaren zuzendaritzapean.
Espainiako Poliziak hiru gizon atxilotu ditu Trintxerpen, ustez jihadismoarekin lotutako operazio batean. Ikerketak zabalik jarraitzen du, Espainiako Auzitegi Nazionalaren zuzendaritzapean. Atxiloketak gaur (asteazkena) goizean goiz egin dituzte, Trintxerpeko Jaizkibel kaleko etxebizitza batean.
Poliziak etxebizitzako atea bota ostean harrapatu ditu gizonak, zeinak bi kotxe ofizialetan eraman dituzten gero. Antza denez, atzitutako gizonak talde bateko kide dira, ustez, emakumeak erreklutatzen zituena euren ideiak zabaltzeko asmoz.