Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Baratze parkean izena emateko epea zabalik da oraindik

Azaroaren 2a da izena emateko azken eguna eta horretarako eskaera inprimakiak bete eta Udal informazio bulegoan edo erregistro elektroniko bidez  aurkeztu beharko dituzte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/10/29

Baratze parkean izena emateko epea zabalik dagoela oraindik gogorarazi du Lezoko Udalak; azaroaren 2a da izena emateko azken eguna eta horretarako eskaera inprimakiak bete eta Udal informazio bulegoan edo erregistro elektroniko bidez  aurkeztu beharko dituzte. Eskaera inprimakia, betebeharreko baldintzen eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren informazioa hemen dago eskuragarri.

Eskatzaile izateko ezinbesteko baldintza da Lezon erroldatuta egotea eta azken hiru urteetan bertan bizitzea.

Izena emateko epea amaituta eta eskaera guztiak jasota, udalak onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko du; hamar eguneko epea izango dute erreklamazioak egiteko interesdunek. Epe hori pasata, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda osatu eta 59 partzelak zozkatuko ditu udalak. Horri lotuta, gaur egun Baratze Parkeko erabiltzaile direnek beren baratzarekin jarraitu nahi badute izena eman beharko dute. Zozketan hautatuak badira, beren partzela erabiltzen jarraitzeko aukera emango diete.

Lezoko Baratze Parkearen sorrera

2012an sortu zen Lezoko Baratze Parkea Lezoko Udalak eta Kutxa Ekoguneak abiatutako lankidetzari esker. Udalerria Baratze Parke Sareko kide izatera pasa zen orduan. Baratze Parkean, autokontsumorako baratzezaintza ekologikoa sustatzen da, erabiltzaileei baratzeak auzolanean kudeatzeko aukera eskainita. Zortzi urte hauetako emaitza ona ikusita, udalak eta Ekoguneak berriki berritu dute lankidetza hitzarmena, egindako lanari jarraipena emateko, “ingurumenarekiko errespetua eta iraunkortasunaren kultura sustatzen jarraitzeko asmoz”. izan ere, hori da hitzarmenaren helburu nagusietako bat, naturarekiko errespetua sustatzea eta giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza, elkarlana eta harremanak bultzatzea Baratze Parkea aisialdirako topagune aktibo bilakatuz.

Izena emateko epea zabaltzearen arrazoia, aurtengo abenduaren 31n orain arteko erabilera lizentzia guztiak bukatuko direla da.

Baratze Parkean urte hauetan hainbat berrikuntza egin ditu udalak nabarmendu duenez, erabiltzaileen beharretara egokitzekoa asmoz. Orain, lanabesak jasotzeko txabolaren alboko gunea egokitu du. Lokatza pilatzen zen eremu horretan, eta zulodun lauzak jarri ditu udalak. Horrez gain, erabiltzaileek beren lanabesak garbitzeko gunea egokitu du harraska ondoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.