Pasaitar batek, adibidez, Lezoko, Errenteriako, Hondarribiko edo Donostiako jatetxe edo kultur ekitaldietara joateko aukera izango du.
Azken egunetan dagoen kutsatze tasa altuarekin kezkatuta daudela esan dute. Segurtasun eta ongizate neurriak hartzen ari direla gogorarazi dute.
COVID-19agatik kutsatutako gehienak azken orduetan Pasaia eta Errenteria-Oreretan hauteman dituzte.
Azaroaren 2a da izena emateko azken eguna eta horretarako eskaera inprimakiak bete eta Udal informazio bulegoan edo erregistro elektroniko bidez aurkeztu beharko dituzte.
Denboraldi berriaren aurkezpena, datorren larunbatean egingo dute Niessen Kulturgunean 18:30etik 20:30era, aforo mugatuarekin eta osasun neurri guztiak beteta.
Une honetan COVID-19an bi positibo dira egoiliarren artean Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian.
Gure Eskuk eta beste 23 eragilek, Hamaika Gara dinamikaren barruan, ekitaldia antolatu du larunbaterako. Online jarraitzeko aukera egongo da.
Alderdiak nabarmendu du kalitatezko garraio publikoa izateko eskubidea dutela pasaitarrek. Sistema berriak CO2 isurketak murrizteaz gain, maila sozioekonomikoan onurak sor litzakeela uste dute.
Itsasorik ez du Errenteria-Oreretak egun, baina Oiartzun ibaian olatuak gogotik aritu dira batetik bestera bazterrak zipriztintzen.
Bestelako eredu bat eskatu dute, egungoak bere mugak erakutsi dituela uste dutelako. Datozen bi asteazkenetan ere elkartuko dira.
Atzegik, adimen elbarritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak, sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan, eta gaur eguerdian, Errenteria-Oreretan aurkeztu du.
Elkarretaratzera deitu dute euskal presoak 50 egun bete dituenean gose eta komunikazio greban. Bere egoera larria da.