Beste COVID-19 positibo bat, Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan
Une honetan COVID-19an bi positibo dira egoiliarren artean Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian.
Jesusen Bihotza adinekoen egoitza artxiboko irudi batean. Gizpuzkoako Foru Aldundiak zabaldu duen azken informazioaren arabera, Jesusen Bihotza adinekoen egoitzako egoiliar bat COVID-19an positiboa izan da azken orduetan. Iraila amaieratik ez zen kutsaturik egoitza horretan, baino atzokoa eta gaurkoarekin bi dira une honetan COVID-19an positiboak diren egoliarrak Errenteria-Oreretako erresidentzia horretan.
