COVID-19: Positiboak gora Oarsoaldean
COVID-19agatik kutsatutako gehienak azken orduetan Pasaia eta Errenteria-Oreretan hauteman dituzte.
Goranzko joera ez da eten. Azken orduetan herenegungo datuak ia bikoiztu egin dira, eta horrenbestez, tasak ere, gorantz jarraitzen du egiten. Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, 64 COVID-19 positibo zenbatu zituzten Oarsoaldean; horietatik gehienak, Errenteria-Oreretan eta Pasaian atzeman dituzte, 27 eta 24 positibo, hurrenez hurren. Lezon bederatzi kutsatu gehiago izan dira atzo gauerdira arte, eta Oiartzunen lau.
Tasak ere, gorantz; altuena eskualdean gaur-gaurkoz, Lezorena, 1229,11.
Honakoak dira tasa horiek, atzoko datuekin (parentesi artean astearteko tasak).
- Lezo: 1.229,11 (astelehenean 1.130,78).
- Pasaia: 855,72 (astelehenean 742,03).
- Oiartzun: 666,60 (astelehenean 666,6 ).
- Errenteria-Orereta: 662,66 (astelehenean 640,24).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 847,47 (astelehenean 811,07 )
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.