Itsasorik ez, baina olatuak bai; baita surflariak ere
Itsasorik ez du Errenteria-Oreretak egun, baina Oiartzun ibaian olatuak gogotik aritu dira batetik bestera bazterrak zipriztintzen.
Kostaldeko inpaktuagatik alerta ezarria du Segurtasun Sailak. Tamaina handiko olatuak iragarri dituzte eta halakoak izan dira; Oiartzun ibaia izaten ari da gaur horren lekuko, itsasorik ez du Errenteria-Oreretak egun, baina Oiartzun ibaian olatuak gogotik aritu dira batetik bestera bazterrak zipriztintzen. Ondoko bideoa, herritar batek helarazi dio HITZA-ri, eta bigarrena, Hibaika Arraun Elkarteak zabaldu du sare sozialetan.
Arraunean, baino, surfean bizi aritzeko aukera gaurkoan Oiartzun ibaian, eta horren adibide hoberena, ondoko irudiak. Adi baina, olatua ez dator–eta behin ere bakarrik.
Earrak zetoztek 👌
— HIBAIKA ARRAUN ELKARTEA (@Hibaika) October 29, 2020
Urak badik bere enkantua 😉 pic.twitter.com/Cq4sGSgqA7