'11 etxe eta kolore' erakusketako artistei ekitaldia eskainiko diete
Argazki eta mikrokontakizunen sortzaileei eskerrak emateko ekitaldia egingo dute datorren asteazkenean. La Basu euskal rap kantariak gidatuko du iniziatiba.
Hau bizipoza! iniziatibaren barruan, 11 etxe 11 kolore argazki eta mikrokontakizun erakusketa antolatu zuen Errenteriako Udalak. Argazkien egileei eskerrak emateko, ekitaldi bat antolatu dute datorren azaroaren 4an (asteazkena), arratsaldeko 17:30ean Beraungo Koldo Mitxelena institutuan. Erakusketa ikusgai izango da ikastetxeko kanpoko aldean.
Aurtengo uztailean, Gabierrota pasealekuan ikusgai izan ostean, Beraun auzoan izango dira obrak hamabost bat egunez. Ekitaldian, La Basu euskal rap kantariak argazkietan oinarrituriko istorioak raparen bidez antzeztuko ditu.
Ekimena, bereziki, Cristobal Gamoneko, Telleri Aldeko eta Koldo Mitxelenako gazteei dago zuzendua, haiek izan baitira argazkien egileak. Halere, BIBE plataformaren bidez eserlekua erreserbatzeko aukera izango da, hortaz, bertaratzeko aukera du interesa duen orok, betiere, edukiera eta segurtasun neurriak errespetatuaz.