Hondakinen udal ordenantza betetze aldera, 22 isun jarri ditu aurten. Udalak ohartarazi du ez duela onartuko gutxi batzuek herriaren irudia zikintzea.
Eusko Jaurlaritzak hainbat jarraibide zehaztu ditu jarduera horietarako. Piraguismoak ohiko martxan jarraitzen du, eta baita gainontzeko entrenamenduek ere.
Isaac Palencia izango da aurrerantzean PSE-EEren Errenteriako Udaleko udal taldearen eleduna. Jose Angel Rodriguez ordezkatuko du.
100.000 biztanleko tasa kezkagarriena Lezokoa da oraindik. Azken eguneko datuekin tasa handitu ez duen herri bakarra Oiartzun izan da.
Hilabete honetan hamar urte bete dira The Bobby’s taldeak agertoki bat lehen aldiz zapaldu zuenetik. Hiru disko atera dituzte, eta orain ibilbidea laburbiltzen duen dokumentala ontzen ari dira.
Ohitura zaharrak berreskuratzeko sortu zen orain sei urte Gau Beltza Oiartzunen, eta iaz antolatu zuten lehen aldiz Errenteria-Oreretan. Orain arte egindako bideak etenik izan ez dezan, arimen gauari lekutxo bat egingo diote biek.
Galtzarabordako eta Fanderiako instalazioetan haurrentzako mozorro lehiaketa egingo dute. Galtzarabordakoan, berriz, zumba saio beldurgarria.
Argazki eta mikrokontakizunen sortzaileei eskerrak emateko ekitaldia egingo dute datorren asteazkenean. La Basu euskal rap kantariak gidatuko du iniziatiba.
Udaltzainak eta suhiltzaileak hurbildu dira sua itzaltzea. Arratsaldeko laurak baino lehen hartu du su papera jasotzen duen edukiontziak.
Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren bigarren ekitaldia egingo dute azaroaren 9an, 10ean eta 11n, Niessenen. Doan izango dira emanaldiak.
Larunbatetik azaroaren 29ra arte Kutxa Kultur Moda egitasmoaren barruan dauden hamar egoiliarren sorkuntzak ikusteko aukera dago Jantziaren Zentroan.