57 PCR positibo Oarsoaldean, gehienak Errenteria-Oreretan
100.000 biztanleko tasa kezkagarriena Lezokoa da oraindik. Azken eguneko datuekin tasa handitu ez duen herri bakarra Oiartzun izan da.
Oarsoaldeko kutsatzeen tasa nabarmen ari da gora egiten azken egunotan: Kutsatze gehienak Errenteria-Oreretan atzeman zituzten atzo, 29 denera; 18 izan ziren PCR positiboak Pasaian, lau Lezon eta sei Oiartzunen. Nahiz eta kasu gehienak ez diren bertan zenbatu, tasa kezkagarriena Lezok izaten jarraitzen du, azken 14 eguneko positiboak 100.000 biztanleko kontatzen baitira, eta lezoarrek pasa den asteburuan igaro baitzuten lau zifrako langa.
Honakoak dira udalerrien azken kutsatze tasak (parentesi artean asteazkenekoak).
- Lezo: 1.261,88 (asteazkenean 1.229,11).
- Pasaia: 861,71 (asteazkenean 855,72).
- Oiartzun: 656,94 (asteazkenean 666,60).
- Errenteria-Orereta: 700,03 (asteazkenean 662,66).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 875,35 (asteazkenean 847,47).
Kutsatze tasak nabarmen gora egin du, orobat, Euskadin, azken egunotan Gipuzkoa izanik PCR positibo gehien zenbatu dituen Lurralde Historikoa. Atzo Euskadin denera 16.237 proba egin ziren, haietatik 1.325 izan ziren PCR positiboak, hau da, ehuneko 8,2a. Azken datuen arabera, 84 dira COVID-19agatik ZIUn ospitaleratuak daudenak Osakidetzan. Honakoa da azken datuak biltzen dituen txostena: