Artisau Auzoko bigarren lokala, bizilagun bila
Errentan jarriko du udalak hirigune historikoko jarduera ekonomikoa indartzeko bigarren lokala. Artisautza, kultura edo sormen jarduerak egin behar dira bertan.
Lokalaren barrualdea. Errenteria-Oreretako hirigune historikoa biziberritzeko egitasmoen artean dago Artisau Auzoa egitasmo pilotua. Horren barruan, hutsik dauden merkataritza lokalak birgaitu, eta artisauak bertara erakartzea da asmoa ekosistema ekonomikoan eragiteko. Bada, jada bigarren lokala birgaitu du Errenteriako Udalak, eta hori artisau zereginerako errentan hartzeko aukera zabaldu du. Guneak, salmentaz gain, kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin harremana duten jarduerak aukera emango du.
Lokalaren erabilera egin nahi dutenek proposamena landu behar dute. Horrek, honako atalak izan behar ditu:
- Negozio-proiektuaren bideragarritasun plana.
- Produktuen katalogoa.
- Planteatutako jardueran aldez aurretiko esperientzia eta prestakuntza.
- Jarduerarekin hasteko data.
Lokala Erdiko kaleko 13. zenbakian dago, eta zaharberritua dago. 55,97 metro koadrokoa da. Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin biziberritu du aretoa.
Errentamenduaren gaineko informazioa eta xehetasunak jasotzeko bi gune daude:
- Oarsoaldea Garapen Agentziaren Oiartzungo bulegoa. Oiartzungo Mamut eraikineko 2. zenbakian dago, 2. solairuan.
- Errenteria-Oreretako Torrekua eraikina.
- 943 494 129 telefono zenbakira dei daiteke argibideak eskatzeko, edo posa elektronikora mezua idatzi.
