Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Isaac Palencia: "Oposizio irmo eta eraikitzailea egiten jarraituko dugu"

Isaac Palencia izango da aurrerantzean PSE-EEren Errenteriako Udaleko udal taldearen eleduna. Jose Angel Rodriguez ordezkatuko du.

Isaac Palencia eta Jose Angel Rodriguez, gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2020/10/30

Isaac Palencia izango da aurrerantzean Errenteriako PSE-EEren udal taldearen eleduna. Jose Angel Rodriguez ordezkatuko du zeregin horretan. Gaur, agerraldian, eman dute aldaketaren berri sozialistek. “Oposizio irmo eta eraikitzailea egiten jarraituko dugu”, esan du Palenciak.

2012tik da zinegotzi herrian 33 urteko politikaria. Egun, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria saileko zuzendari da. Hasteko, Rodriguezek egindakoari aitorpena egin dio Palenciak, “talde sozialistaren eledun handia izan da. Zerbitzu publikoaren langile handia da, eta gainera, bere jakinduria eta esperientzia partekatzen jarraituko du zinegotzien taldean”. Rodriguezek zinegotzi bezala jarraituko du udal jardunean.

Palenciak aurrera eramango dituen ildoen berri eman du. Adierazi du batez ere herritarren zerbitzurako lanean jarraituko duela talde sozialistak. Haien behar, eskaera, aldarrikapen edo kexak kontuan hartuko dituzte, “udalarekin eta herriarekin harremana duten horiek jorratuko ditugu. Aliatu bat dute herritarrek gugan. Gure bulegoak, posta elektronikoa, telefonoa edo sare sozialak euren eskura dituzte herritarrek gurekin harremana egin eta lagundu ahal izateko”.

Lana seriotasunez, arduraz, leialtasunez eta herritarrekiko konpromisoz egingo duela ziurtatu du Palenciak, “horrela, adibidez, pandemiaren eragina jasaten ari direnak zuzenean babesteko lan egingo dugu, batez ere, sektore zaurgarrienak, nahiz eragin gehien jasan duten sektoreak, bereziki, komertzioa eta ostalaritza”. Ildo horretan, gobernu taldearekin elkarlanean aritu direla nabarmendu du Palenciak, Talka Plana aipatuz: “Horren balorazio ona egiten dugu. Orain horren datuak jasotzen ari gara. Baina badaude neurri batzuk ez dituztenak aurreikusitakoa bete”. Horren harira, gobernu taldearekin akordiorako bideak urratuko dituztela esan du, eta 2021erako Talka Plan berria egitea proposatu du, “halabeharrez maiatzean martxan jarri zenetik ezberdina izan beharko da. Beste hainbat sektoreri begirako laguntza jaso behar du plan berriak”.

Oposizio lana
Gobernu taldearen lanarekin “oso zorrotzak” izango direla adierazi du Palenciak. Baietsi du aurrekontuetan, adibidez, euren abstentzioa eman zutela sozialisten hainbat ekarpen kontuan hartu zirelako, “horien jarraipena egiten ari gara”. Baina gobernu taldeak hainbat egitasmo ez dituela egin adierazi du, “aurreko legealditik datoz gehienak, eta pandemiagatik geldirik daudenak egun”.

Barandiaran parkea aitatu du Palenciak. “Oso egitasmo anbiziotsua zen, eta pandemiagatik geldirik dago. Hori martxan jartzeko modua aurkitu behar dugu”. Beraungo biblioteka ez dagoela zabalik deitoratu du, aldi berean, sozialistak, “aurreko legealdian, 2018an, beharko luke martxan”. Lekuonaz ere hitz egin du: “2011n hasi ginen gaiaz hitz egiten. Eta ez dakigu zein kostu izango duen ere. Ez da bakarrik obraren arazoa; lanen kostuaren informaziorik ez dugu. Gardentasun gabezia dago”. Gainera, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra ere izan du hizpide PSE-EEren udal taldeko eledun berriak: “2011ra arteko iraupena zuen egin zen azken plan orokorrak. Luzatzen joan da denboran berriaren garapena, eta antza, legealdi honetarako izango dugu. Pandemiak dena atzeratu du, eta dirudienez, beste era batera egingo da”. Berdintasun Planaz ere iritzia eman du: “2016an, 2018ra arte luzatu zen. Baina oraindik III. Berdintasun Planik gabe gaude”.

Jose Angel Rodriguez
“Egindako lanarekin oso harro nago. Nire herriaren eta herritarren interesak defendatu ditut, politika sozialistetatik. Urrats berria egitea tokatzen da orain. Albo batera egitea dagokit, kide berri bati bidea zabaldu diogu”. Horiek izan dira Jose Angel Rodriguezek bere azalpen txandan esandako lehen hitzak. Azken zortzi urtean izan da PSE-EEren udal taldearen eledun. Isaac Palenciak erakundeetan esperientzia duela nabarmendu du, baduela eskarmentua, eta haren ordezkoak eledun lana “seriotasunez, arduraz eta errespetuz” egingo duela ziur azaldu da: “Sozialisten DNAtik kudeatzea tokatuko zaizkion zereginak egoki beteko ditu. Niri haren alboan egotea tokatzen zait. Behar duen guztian lagunduko dut. Eta hori orain arteko pasio eta entrega berberarekin egingo dut”.

Hedabideei ere mezua helarazi die Rodriguezek. Haien lana eskertu du: “Eman nahi izan dugun informazio guztia leial zabaldu dute. Urte intentsuak izan dira. Gurekiko izan duzuen tratua eskertzekoa da. Espero dut aurrerantzean ere horrela izatea”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.