2020/10/31

Desagertutako arrantzalearen gorpua lehorreratu dute dagoeneko [Irudia: SOS Deiak].

Desagertutako arrantzalearen hilotza aurkitu dute erreskate zerbitzuek

Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gorpua topatu du Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate taldeak eta 17:30ak inguruan lehorreratu dute azkenean.

Goizeko 02:00etan gertatu da ezbeharra.

Olatu batek eraman duen gizon baten bila ari dira Pasai Donibanen

Itsasargiaren inguruan arrantzan ari ziren bi lagun eraman ditu itsas kolpeak goizeko 02:00ak inguruan. Horietako bat onik atera den arren, bestearen bila ari da oraindik Ertzaintza.

Ondarearen Jardunaldien aurkezpena.

Ondarearen Jardunaldiak ostiralean abiatuko dituzte

Herritarrek Oiartzungo ondarea ezagutu dezaten antolatu dituzte jardunaldiak udalak eta Ondarearen Mahaiak. Azaroaren 6tik abenduaren 2ra bitartean luzatuko dira.

Errenteriako Udaletxea.

Egoeraren "larritasunaz" ohartarazi dute herriko elkarte gastronomikoek

Udala elkarteen ordezkaritza batekin bildu da, eta egoera ikusirik, araudi berria azter dezan zerbitzu juridikoa jarri du haien eskura.

Txuss Alfonso, Maitane Aizkorreta Euskaraldiaren koordinatzailea, eta Mikel Azkarate, Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunearen egoitzan.

[Erreportajea] Euskalgintzatik herrigintzara

Bide berriak urratzea ezinbestekotzat jo du Lau Haizetara elkarteak, eta horretarako, ‘Aukerak sortzen’ parte hartze prozesua jarri du martxan. Herrigintzara jauzi egitea da helburua.

'Emma' filmak irekiko du Zinema Zabalduz zikloaren denboraldi berria.

Zinema Zabalduz zikloaren denboraldi berriari ekingo diote ostegunean

Erretiratuei zuzendutako zinema kluba 65 urtetik gorako errenteriar ororentzat izango dela denboraldi honetan zehar zehaztu du udalak.

Gehiago