Desagertutako arrantzalearen hilotza aurkitu dute erreskate zerbitzuek

Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gorpua topatu du Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate taldeak eta 17:30ak inguruan lehorreratu dute azkenean.

Desagertutako arrantzalearen gorpua lehorreratu dute dagoeneko [Irudia: SOS Deiak]. Desagertutako arrantzalearen gorpua lehorreratu dute dagoeneko [Irudia: SOS Deiak].

Goizeko 02:00etan desagertutako arrantzalearen hilotza aurkitu dute dagoeneko larrialdi zerbitzuek Pasai Donibanen. Arratsaldeko 17:30ak inguruan gorpua lehorreratu duela Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Taldeak jakinarazi du SOS Deiak-ek sare sozialen bitartez.

Lagun batekin txipiroitara atera den 42 urteko arrantzalea da hildakoa. Zabaldutako informazioaren arabera, arrantzan zeudela bat-bateko olatu batek eraman ditu biak, eta bat onik atera den arren, bestea desagertuta egon da ordutik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.