Olatu batek eraman duen gizon baten bila ari dira Pasai Donibanen
Itsasargiaren inguruan arrantzan ari ziren bi lagun eraman ditu itsas kolpeak goizeko 02:00ak inguruan. Horietako bat onik atera den arren, bestearen bila ari da oraindik Ertzaintza.
Gizon baten bila ari da Ertzaintza Pasai Donibanen, Puntas inguruan. Goizeko 02:00etan arrantzan ari zen lagun batekin itsasargiaren inguruan, eta olatu baten ondorioz itsasora erori dira bi gizonak. Bat onik atera den arren, bigarrenaren bila ari da oraindik Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate taldea.
Onik atera den gizonaren senideek HITZA-ri azaldu diotenez, itsasoa bare zegoen arren, bat-bateko kolpe batek eragin du ezbeharra. 42 urte dauzka desagertutako gizonak.
5h después del incidente, nos incorporamos a la #búsqueda del pescador desaparecido en Puntas #PasaiDonibane Bost ordu beranduago, desagertutako arrantzalearen bilaketari ekin diogu @BomberosEuskadi @CruzRojaGip @salvamentogob @ertzaintzaEJGV #uvr24h pic.twitter.com/kzRy1MsIWk
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) October 31, 2020