Desagertutako arrantzalearen hilotza aurkitu dute erreskate zerbitzuek
Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gorpua topatu du Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate taldeak eta 17:30ak inguruan lehorreratu dute azkenean.
Goizeko 02:00etan desagertutako arrantzalearen hilotza aurkitu dute dagoeneko larrialdi zerbitzuek Pasai Donibanen. Arratsaldeko 17:30ak inguruan gorpua lehorreratu duela Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Taldeak jakinarazi du SOS Deiak-ek sare sozialen bitartez.
Lagun batekin txipiroitara atera den 42 urteko arrantzalea da hildakoa. Zabaldutako informazioaren arabera, arrantzan zeudela bat-bateko olatu batek eraman ditu biak, eta bat onik atera den arren, bestea desagertuta egon da ordutik.
Pasaia.
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) October 31, 2020
Bart uretan galdutako pertsonaren gorpua topatu, eta lehorreratu da #ura
__
Se ha localizado el cuerpo de la persona desaparecida en el agua, y ha sido trasladado a puerto https://t.co/cDSel68QFK