Ondarearen Jardunaldiak ostiralean abiatuko dituzte
Herritarrek Oiartzungo ondarea ezagutu dezaten antolatu dituzte jardunaldiak udalak eta Ondarearen Mahaiak. Azaroaren 6tik abenduaren 2ra bitartean luzatuko dira.
Azaroaren 6tik abenduaren 2ra bitartean aurrera eramango dituzte Ondarearen Jardunaldiak Oiartzunen. Ondarearen Mahaiak eta udalak elkarlanean antolatu dituzte, eta herriko ondarea herritarrei gerturatzea dute helburu.
Saioetan osasun arauak bermatuko direla ere azaldu dute antolatzaileek. Hortaz, musukoaz gain, jardunaldietan parte hartzeko interesa duten lagunek aldez aurretik izena eman beharko dute 943 49 45 21 telefono zenbakian edo ondoko posta elektronikoan.
Egitaraua:
- Azaroak 6: Oiartzungo ondarearen webgunearen aurkezpena udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Edukiera: 30 lagun.
- Azaroak 7: Oiartzungo gotorlekuetatik jauregietara ibilaldia Doneztebe plazatik Gurutzera autobusez, 09:30ean. Edukiera: Sei laguneko taldeak osatuko dira.
- Azaroak 14: Elizaldeko kaskotik ibilaldia Doneztebe plazatik, 10:00etan. Edukiera: Sei laguneko taldeak osatuko dira.
- Azaroak 20: Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile Mugarri aurkezpena udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. Edukiera: 30 lagun.
- Azaroak 21: Ibilbide geologikoa Arditurrin. Uztapide plazatik (Ergoien), 10:30ean. Edukiera: Sei laguneko taldeak osatuko dira.
- Azaroak 22: San Esteban elizako tekladun soinu-tresnen berritze lanak, elizan bertan, 11:00etan. Edukiera: 60 lagun.
- Azaroak 27: Oiartzungo hotsak proiekzioa eta zuzeneko musika (koplak, tobera eta txistua) udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Edukiera: 30 lagun.
- Azaroak 28: Familia plana: Oiartzungo herri musikaren errepertorioa udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Edukiera: 30 lagun.
- Abenduak 2: Xabier Lete ttiki liburu aurkezpena Antton Kazabon egilearekin, udaletxeko areto nagusian, egunean zehar, herriko LH 2. mailako ikasleentzat.