Zinema Zabalduz zikloaren denboraldi berriari ekingo diote ostegunean
Erretiratuei zuzendutako zinema kluba 65 urtetik gorako errenteriar ororentzat izango dela denboraldi honetan zehar zehaztu du udalak.
Zinema Zabalduz programa ostegunean (hilak 5) hasiko dela jakinarazi dute Errenteriako Udalak eta Niessen zinemek ohar baten bidez. Denboraldi berri hau, gainera, 65 urtetik gorako errenteriar orori zuzenduta dagoela zehaztu dute zinema zikloaren bultzatzaileek. Sarrerak eskuratzerakoan NAN erakustearekin nahikoa izango dute interesdunek. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da.
Hala, Emma izango da Zinema Zabalduz dinamikaren baitan emango duten lehenbiziko filma. Hilaren 5ean finkatu dute hitzordua Niessen zinemetan, 17:15ean.