Bi sariketetarako lanak aurkezteko epea abenduaren 2an bukatuko da. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an egitea da asmoa.
Kalean uzten dituzten animaliei laguntzen die OI-AN boluntarioek osatutako elkarteak laguntza eskatu die herritarrei, baliabide gutxi dituztelako.
Mexikoko Domu Santu Eguna, bertako kultura Errenteria-Oreretara ekarriko du OzZinemak eta horretarako kultur saio berezia atondu, film emanaldiarekin batera literatur irakurraldia egingo baitute.
Pasaiako arrokek gordetzen duten historia ezjakina bezain liluragarria da. Txema Hernandez dibulgatzailea kaleek ezkutatzen duten xarmaren eta badiaren sorreraren inguruan aritu da.
Bihar egin dute hitzordua, odola emateko eta elikagaiak jasotzeko, Merkatuzarren. Odola eman nahi dutenek, hitzordua hartu behar dute aurretik, osasun eta segurtasun neurriak bermatzeko
Modu berezian ospatu behar izan dute Gau Beltza Abaraxkan. Bideo batean bildu dituzte larunbat arratsean jasotako irudiak.
Maria Lezo kaleko 1 zenbakiko hirugarren pisuan izan da, eta pertsona bat artatu behar izan dute kea arnastu duelako.
Larunbat goizean elkartuko dira, hondakinak garbitzeko asmoarekin. Ugaldetxo auzoan egingo dute lan, futbol zelai inguruan.
COVID-19 tasak gora egiten jarraitzen du Oarsoaldeko herri guztietan; Lezon apur bat egin du behera, baina bertako datua da oraindik ere kezkagarriena.
Lehen filma larunbat honetan eskainiko dute, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Emanaldi guztiak larunbatetan izango dira.
Ozentzio kalea norabide bakarrekoa izango da hemendik aurrera. Guztira, 35 aparkaleku markatu dituzte Iturriotz auzoan.
Alternatibak antolatu du hitzaldia, eta Riecmanen liburuarekin batera haren euskararako itzulpena ere aurkeztuko dute asteazkenean.