127 COVID-19 positibo, azken hiru egunetan
COVID-19 tasak gora egiten jarraitzen du Oarsoaldeko herri guztietan; Lezon apur bat egin du behera, baina bertako datua da oraindik ere kezkagarriena.
Gogorretik ari da pandemia, eta hala erakusten dute Osasun Sailaren azken txostenean bildutako datuek. Azken hiru egunetakoak bildu dituzte bertara, ostiraletik igandera artekoak, alegia, eta horren arabera, Oarsoaldean 127 kutsatu zenbatu dituzte. Gehienak, Errenteria-Oreretan hauteman dituzte: 64, guztira—ostiralean 26, larunbatean 16 eta igandean 22—. Pasaia da bigarrena, zerrendan beste 38 COVID-19 kutsaturekin —ostiralean eta larunbatean hemezortzina, eta atzo bi—. LOiartzunen hamabost kutsatu zenbatu dituzte azken 72 orduetan, bosna eguneko; eta Lezon, azkenik, hamar —ostiralean bi, larunbatean bost, eta igandean hiru—.
Kutsatu kopururik txikiena hiru egunetan Lezok izan du, baina Oarsoaldeko herririk txikiena da, eta bertako tasak jarraitzen du izaten kezkagarriena, zertxobait behera egin badu ere, oso txikia izan da jaitsiera hori, eta oraindik ere COVID-19 tasaren langa bikoiztuta du (1.245,49).
Beste hiru herrietan gora egiten jarraitzen du tasa horrek. Hemen datuak, ostegunekoekin (parentesi artean) alderatuta.
- Lezo: 1.245,49 (ostegunean 1.261,88).
- Pasaia: 915,56 (ostegunean 861,71).
- Oiartzun: 685,92 (ostegunean 656,94).
- Errenteria-Orereta: 752,35 (ostegunean 700,03).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 946,74 (ostegunean 875,35)
Hemen sakatuta irakur daiteke Osasun Sailaren txostena osorik.