Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaPolitika

Topoaren abandonua salatzeko agerraldia egin du EH Bilduk

Pasaia, Errenteria-Orereta eta Donostiako EH Bilduko zinegotziek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote herritarron dirua xahutzeari utz diezaion, topoaren lurperatzea nahiz geldirik dagoen Altza-Galtzaraborda pasantea geldirik delarik.

Ezkerretik eskuinera, Iraitz Pazos eta Mikel Garcia (EH Bildu Pasaia); Garbiñe Alkiza eta Zigor Etxeburua (EH Bildu Donostia); eta Eneko del Amo (EH Bildu Errenteria-Orereta).
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Pasaia
2020/11/03

Pasai Antxoko topoari eusten dioten zubiek eremu ilunak sortzen dituztela uste dute.

Pasaia, Errenteria-Orereta eta Donostiako EH Bilduko zinegotziak gaur goizean Pasai Antxoko topoko geltokiaren aurrean bildu dira, Eusko Jaurlaritzaren “kudeaketa txarra salatzeko”. Altza-Galtzaraborda pasabidearen lanei lehenbailehen ekin diezaiola eskatu  diote, badiako bizilagunen ezinbesteko beharrak asez, horien artean, topoaren lurperatzea.

Agerian jarri nahi izan dute Jaurlaritzak dirua ezinbestekoak ez diren azpiegituretan inbertitu duela, horien artean, Donostiako zentroko lanak, alderdia aspalditik eskatzen ari den Antxoko topoaren lurperatzea nahiz egun geldirik dagoen Altza-Antxo-Galtzaraborda pasantea abandonatuta duelarik.

Jaurlaritzak orain geldirik dagoen Donostiako pasantearen obra hasi zuenean, Altza-Antxo-Galtzaraborda proiektua geldiarazi zuen, Altzako geltokia jarraipenik gabe utziz. Ondorioz, linearen maiztasunak bikoizteko aukera alboratu behar izan da, eta herria erdibitzen duen zubiak dakartzan elkarbizitza arazoei ez zaio oraindik konponbiderik eman.

 

Pasai Antxoko topoaren sarbidea.

Zinegotziek salatu nahi izan dute kudeaketa horrek badiako bizilagunen egunerokotasunean eragiten dituen zailtasunak: “Bada garaia politikak herritarren bizi baldintzak hobetzeko, eta horrek ekarriko du garraio publikoan inbertitzea, gipuzkoarrok egunero erabiltzen dugun garraio publiko hori indartzea”.

Aldarrikatu dute onartezina dela Eusko Jaurlaritzak guztiz abandonatuta utzi izana eremua: “Hau zonalde degradatutzat izendatzea, gero inbertsioak beste nonbaitera eramanda, Donostiako zentrora, adibidez. Ulergaitza zaigu guztiz EAJ eta PSE-EEk Altza-Antxo-Galtzaraborda bezalako proiektu bat alboratzea, kutxa batean sartzea, eta beharrik ez duten azpiegituratan xahutzea gure dirua. Hori ziur ez dute herritarrek ulertzen, eta ezta guk ere”.

 

Garraio publikoaren gabeziak, pandemia garaian
Gestio desegoki hori pandemia garaian agerian gelditu dela uste du EH Bilduk: “Erakunde publikoek ez dute behar adina diru inbertitu garraio publikoan. Ikusi baino ez dago pilaketak dauden une horiek saihesteko baliabiderik ez dagoela. Beraz, Eusko Jaurlaritzari esan nahi diogu nahikoa dela. Inbertitzeko herritarrek beharra duten proiektuetan, Altza-Galtzaraborda bezalako proiektuetan: eremu honetan topoa lurperatzeko, maiztasunak bikoizteko, sortzen diren zarata arazoak konpontzeko; eta utz diezaiola beharrezkoak ez diren azpiegituretan inbertitzeari”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.