Pasaia, Errenteria-Orereta eta Donostiako EH Bilduko zinegotziek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote herritarron dirua xahutzeari utz diezaion, topoaren lurperatzea nahiz geldirik dagoen Altza-Galtzaraborda pasantea geldirik delarik.
Sexu, genero eta identitate aniztasuna agerian, begien aurrean jarrita, begiradak aldatu nahi dituzte, horiek ere, anitz bihurtzeko.
Ahobizi eta belarriprest moduan aritu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute Fermiñenen. Tailerrak udaletxean izango dira, edo online.
Larunbat goizean dohainik bisitatzeko aukera egongo da. Bestalde, Albaolaren berri ematen ari dira Txilen, ontzigintza kongresu batean.
Orain arte bezala sokazko instrumentuak, haizezkoak, perkusioa, pianoa eta sintetizadoreak erabili ditu eta soinu banden kutsua dute.
Apal bada ere, Lezoko eta Oiartzungo tasek behera egin dute. Atzo, COVID-19agatik 31 kutsatu gehiago Oarsoaldean, gehienak Errenteria-Oreretan.
Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako Iztietako anbulatorioen parean bilkura egiteko deialdia egin du herritar talde batek, 19:00etan.
Mutrikuko Udalak antolatzen duen Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburu errenteriarrak.
Euskaratu nahi diren menuen testua Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo euskara zerbitzuetara bideratu behar dute ostalari eta jatetxeetako arduradunek.