Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak, asteazkenean
Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako Iztietako anbulatorioen parean bilkura egiteko deialdia egin du herritar talde batek, 19:00etan.
Herritarren mugimendu bat osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egiten hasi da herrietako anbulatorioetan. Azkena joan den asteazkenean egin zuten. Eta hurrengoaren berri ere eman dute: hilaren 4an, asteazkena. Oarso Bidasoan, zehazki, honako tokietan bilduko dira herritarrak, 19:00etan:
- Errenteria-Oreretako Iztietako anbulatorioaren parean.
- Oiartzungo anbulatorioaren parean.
- Irungo erdialdeko anbulatorioaren parean.
Osasungintza publikoa indartzeko neurriak dira deitzaileek eskatzen dituztenak, hiru ardatz nagusirekin: lehen arretarako baliabide gehiago ezartzea; osasungintzarako inbertsioa handitu dadila, gutxienez barne produktu gordinaren %7ra; eta murrizketarik eta pribatizaziorik ez dute nahi.