Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Udalak '.eus' domeinua ordainduko die herriko 100 entitateri

Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak aitzindaria den hitzarmena sinatu dute, mundu digitalean euskararen presentzia areagotzeko.

puntueus oiartzun Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendaria eta Jexux Leonet Oiartzungo alkatea.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/11/05

Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, mundu digitalean euskararen presentzia sustatu eta handiagotzeko. Hitzarmena “aitzindaria” dela jakinarazi dute bi aldeek. Bi urterako izango da.

Lehenik eta behin, egoera zein den aztertuko dute, eta horren arabera, ekintzak erabaki. Udalak erraztasunak eman nahi ditu: 100 .eus domeinu ordainduko die —urtebetez— herriko beste hainbeste entitateri.

Jexux Leonet alkateak esan duenez, “ohorea” da horrelako hitzarmen bat Oiartzunen egitea. “Oiartzunek euskaraz bizitzeko hautua egin du. Mundu digitala normalizatu behar da, eta Oiartzunen aukera handiak ditugu: udalerri euskalduna da eta industriagune asko ditu”, esan du alkateak.

Udalaren helburua euskararen erabilera eta presentzia normalizatzea da, modu naturalean jarduteko modu bihurtu arte.

Lanin, Euskara Merkataritzara eta Euskara elkartera dinamikek duten kanalen bidez egingo dute .eus domeinua lortzeko hedatze lana. Sare horiek ehunduta edukitzea abantaila da Aitziber Arnaiz Euskara teknikariaren arabera, eta plana herrian sozializatuko duela ziurtatu du.

Euskarazko webguneak, %20 bakarrik

Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak eskerrak eman dizkio Oiartzungo Udalari. “Lehen aldia da maila lokaletik globala denera pausoak ematen direla”, gaineratu du. Espero du Oiartzunen martxan jarri berri den eredua beste herrietara eraman ahal izatea.

Euskarak presentzia duen webguneak %16 bakarrik direla penatu da Waliño. Oiartzungo datuak eman ditu: 1.000 webgune daude Oiartzunen, eta %20 bakarrik du euskarazko edukiren bat. “Kopuru oso txikia da horrelako herri euskaldun batean”, zehaztu du.

Iniziatibak salto egiten laguntzeko hiru gako eman ditu Waliñok. Alde batetik, euskararen presentzia neurtzeko tresnak udalaren eskuetan utziko dituzte, hartara jarraipena egin eta sustapen lanak egiteko. Bestetik, Oiartzungo Udalaren eskuetan utziko dituzte 100 domeinu horiek. Azkenik, ingurune digitalean herriko entitateak txertatzeaz gain, kontzientzia sortu nahi dute herritarrengan; adibidez, aplikazio eta programak euskaraz konfiguratzeko.

“Oraindik politika eta estrategia argiak behar ditugu. Hitzarmen hau pauso bat da bide horretara”, adierazi du PuntuEus Fundazioko zuzendariak.

“Komunitatea gara”

Bukatzeko Leonetek animoak eman dizkio Waliñori, euskalduntze bide horretan jarrai dezaten. “Bereizketa egin behar euskararen erabileran. Badaude etxeko eta kaleko erabilera, eta badago lan mundua. Lan mundua gero eta globalagoa da, eta gure herrian txertatu nahi dugu. Digitalizazioak zailtasunak baditu euskara erabiltzeko orduan”, esan du alkateak.

Waliñok nabarmendu du PuntuEus Fundazioa ez dagoela bakarrik bidean, eta horregatik ari dela eragile eta erakundeekin lankidetzan. “Komunitate oso bat gara”, esan du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.