12 cm erakusketaren 25. edizioa martxan da
Obraren alde batek 12 cm neurtzea da baldintza nagusia. Ikus entzunezko proiekzioek minutu bat eta bi segundo iraungo dute.
12 cm erakusketaren 25. edizioa martxan da; aurten ere parte hartzaileen izenekin panela egingo dute, horretarako, izena eman behar da hilaren 20a baino lehen. Parte hartzaileek bi lan aurkeztu beharko dituzte, horretarako honako formulario hau betez.
Obrak erakusketan aurkezteko gutxienez piezaren alde batek 12 cm neurtu beharko du, eta beste aldeek ez dute neurri hori gaindituko, markoa edo euskarria barne. Ikus entzunezko proiekzioek 1´ eta 2´´ iraungo dute (minutu bat eta bi segundo).
Obrak Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) iritsi behar dira abenduaren 4a baino lehen. Obrekin batera horien datuak jasotzen dituen fitxa aurkeztuko da (titulua, teknika eta prezioa).
Izen emateak eta informazio gehiago 943 34 40 34 (915) telefono zenbakira deituz edo e-postaz ere lor daiteke. Informazio guztia irakur dezakezu honako esteka honetan klik eginez.