2020/11/6

Ostalari eta merkatariei diru laguntzak emango dizkie udalak

Errenteriako Udalak 600.000 euro baino gehiago bideratuko ditu, bereziki, merkataritza eta ostalaritza laguntzeko. Alderdi politiko guztiek bat egin dute neurri berriekin.

Karmele Santos eta Joxe Mari Uria, Duintasuna Elkarteko kideak

«Eremu sozialean dagokigun lekua eman behar digute erakundeek»

Adinekoek zahartzaro duina izan dezaten borrokan ari dira Duintasunaren bueltan biltzen diren herritarrak. Pertsonak eta zaintza erdigunean jartzea ezinbestekoak dira herri bizigarria eraikitzeko. Errenteria 700 elkarlanaren barruan egindako elkarrizketa da.

nikole eta joxe leon

Nikole Galardik eta Joxe Leon Amigorenak 'Elkarbizitza' diskoa kaleratuko dute

Bizitzari buruzko hemezortzi kantu prestatu dituzte oiartzuarrek. Lezoti estudioan grabatu dute diskoa.

Antxoko topoa agintaldi honetan lurperatuko du Jaurlaritzak

Iñaki Arriola sailburuak iragarri du Altza-Galtzalaborda linea eraikitzeko proiektuari berrekingo zaiola datozen lau urte hauetan.

[Erreportajea] Euskara(z) bizitzeko aldia

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte egingo da. Aurten, Pasaiako kaleak ahobizi eta belarriprestez bete ez ezik, guneetan ere hartuko da hizkuntzari babesa emateko konpromisoa.

edurne mitxeo
Edurne Mitxeo. 'Gau Beltza' liburuaren egilea.

"Liburuaren ondorioa da momentua bizi behar dela"

Haurrentzako liburua idatzi du, Gau Beltzean girotuta. Heriotzaren gaia ukituta, bizitzaren aldarria egin du Mitxeok, Kepa Etxebarriaren ilustrazioekin.

Karmengo Ama ikastetxean teilatu berria eraiki du udalak

Urriaren amaieran izandako haizeteek teilatuaren zati bat eraman zuen. Kalteak konpondu eta estalki berria ipini du Pasaiako Udalak.

Lezoko ostalari eta dendariak protestara kalera aterako dira

Lezokoak Merkatari Elkartearen ekimenez, elkarretaratzea egingo dute Gurutze Santuaren plazan 14:00etan. Ez daude ados Jaurlaritzaren neurriekin.

Antxo AF lehen taldea konfinatuta dago COVID-19 positiboengatik

Taldean hautemandako positiboen ondorioz kide guztiak konfinatuta daude. Asteburu honetako lehia bertan behera geldituko da.

12 cm erakusketaren 25. edizioa martxan da

Obraren alde batek 12 cm neurtzea da baldintza nagusia. Ikus entzunezko proiekzioek minutu bat eta bi segundo iraungo dute.

2021ean zerga guztiak eta tasa gehienak ez ditu igoko Lezoko Udalak

Koronabirusa lezoarren artean izaten ari den eragina baretzeko hartu du erabakia Lezoko Udalak. Tasetan bi salbuespen daude.

Euskara eta merkataritza uztartuz, argazki lehiaketa antolatu dute

Lehiaketaren irabazleak Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak. Argazkiak abenduaren 3ra arte bidal daitezke.

Koronabirusa Pasaian eragiten ari da bereziki

Azken zazpi egunetan 108 positibo gehiago jaso dituzte Pasaian. Oarsoaldeko tasarik handiena du orain herriak, milatik gora nabarmen.

oiartzun ke

Oiartzungo neskek Añorgan jokatuko dute etzi

Senior kategorian, nesken lehen taldeak bakarrik jokatuko du asteburuan. Oiartzun KEk Twitch kontua sortu du.

Gehiago