Koronabirusa Pasaian eragiten ari da bereziki

Azken zazpi egunetan 108 positibo gehiago jaso dituzte Pasaian. Oarsoaldeko tasarik handiena du orain herriak, milatik gora nabarmen.

COVID-19agatik kutsatu gehiago, berriz ere, atzo. Pasaian 20 infektatu atzeman zituzten, hemeretzi Errenteria-Oreretan, zortzi Oiartzunen eta sei Lezon. Pasaiakoa da azken egunetan kasurik larriena: Oarsoaldean tasarik handiena izatera pasa da, azken zazpi egunetan 108 positibo hauteman direlako bertan.

Tasari dagokionez, aldaketa nabarmenik ez beste herrietan. Errenteria-Oreretan behera joan da pixka bat azken orduetan, eta Lezon nahiz Oiartzunen, apal, baina gora. Beheko koadroan 100.000 biztanleko tasak:

  • Pasaia: 1.148,94 (asteazkenean 1.130,99).
  • Lezo: 1.098 (asteazkenean 1.081,61).
  • Errenteria-Orereta: 832,07 (asteazkenean 849,51).
  • Oiartzun: 801,85 (asteazkenean 772,87).
  • Gipuzkoa: 1.047,83 (asteazkenean 1.031,38).

Osasun sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur zabaldu duen txostenean. Beheko estekan klik egin eta oso-osorik lor daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.