Antxo AF lehen taldea konfinatuta dago COVID-19 positiboengatik

Taldean hautemandako positiboen ondorioz kide guztiak konfinatuta daude. Asteburu honetako lehia bertan behera geldituko da.

Taldeko futbolari guztiak koarentenan daude orain.
AntxoAFko lehen taldeak Facebookeko argitalpen baten bitartez iragarri du Covid-19 positiboak hauteman direla kideen artean, eta ondorioz futbolari guztiak koarentenan daudela orain. Segurtasun neurriei jarraiki, beraz, asteburu honetako partida bertan behera geratu da. 
 
Momentuz kideetako inor larri ez dagoela argi utzi dute. Oraindik falta dira azken probak, baina gehienei dagoeneko egin dizkiete beharrezko PCRak. Datozen egunetan taldeak erabaki bat hartuko du aurtengo denboraldiari buruz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.