Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Erreportajea] Euskara(z) bizitzeko aldia

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte egingo da. Aurten, Pasaiako kaleak ahobizi eta belarriprestez bete ez ezik, guneetan ere hartuko da hizkuntzari babesa emateko konpromisoa.

Euskaraldiaren puntuak, Donibaneko udaletxe zaharreko balkoietan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/11/06

Euskara(z) bizi nahi duenak 365 egun ditu urtean jarduna gauzatzeko, baina bada, bi urtean behin, ariketa hori egikaritzeko enkantu berezia duen aldi bat: hamabost egun, non gure nortasunaren bereizgarri dugun ondarea [hizkuntza] magalpetu eta mimatzea bereziki garrantzizkoa den. Garai hori Euskaraldia da.

2020ko udazkena epeltzeko asmoz dator pasaitarren gozamenerako txukunki antolatutako egitaraua. Bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta 2018ko emaitzak harrotzeko modukoak izan baziren (Pasaian 2.000 lagun baino gehiagok hartu zuten parte hamaika egunez), aurtengo ariketa sozialak ez du inor ezaxola utziko.

Egun gutxiko ariketak bizitza oso baterako emaitzak sor ditzakeela argi utzi zuen lehen Euskaraldiak, euskaraz egiteko joerak gora egin zuela egiaztatu baitzen hainbat hilabete geroago egindako ikerketan.

Aurrekaririk gabeko egoera honetan, euskarak, aurpegia eman ez ezik, zabaldu egingo du aurten orain dela bi urte hartutako eremua.

Izan ere, euskararen maitale diren horiek bakarrik ez, gure herriko txokoek ere emango diote bultzada hizkuntzari, ariguneen sortzearekin. Horri esker, ahobiziek eta belarriprestek Pasaiako orotariko entitateak izango dituzte euskaraz aritzeko gune.

Euskarak zabaldu egingo du, aurten, orain dela bi urte hartutako eremua

Rolei dagokienez, gakoa jarreran dago, eta ez gaitasunean. Lehen urteko eginkizun berberak izango dituzte aurten ere. Gauzak horrela, ahobizi denak euskaraz ulertzen duen guztiekin erabiliko du hizkuntza.

Norbaitek euskaraz ulertzen ote duen ziur ez dakienenean, lehen hitza, beti, euskaraz egingo du; hala, beste kideak ulertuz gero, euskaraz jarraituko du. Hitz gutxitan, euskara ahal den guztietan erabiliko du ahobizik.

Bigarren protagonistek beste rol bat hartuko dute: eskatu egingo diete euskaraz dakiten horiei haiekin euskaraz aritzeko. Belarriprest izatea hautatzen dutenen konpromisoa bestelakoa izango da: nahiz eta euskaraz jakin, ez dute uneoro aritu beharko ulertzen duten guztiekin.

Badira, aldi berean, euskaraz oraindik trebe moldatzen ez direnak, baina euskara ulertzen dutenak. Horiek ere belarriprest izango dira, rola hartzeko gutxieneko betekizuna ulertzea baita.

Aurtengo berritasun nagusia hirugarren osagaiak dakar: ariguneak lehen aldiz sartuko dira, ariketa are kolektiboagoa eginez. Konpromiso hori orotariko entitateek hartu ahal izan dute (erakunde publikoek, enpresek, gizarte eragileek, kirol elkarteek…), betiere, euskaraz aritzeko espaziorik baldin badute.

Aritzeko gune horietan euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko da uneoro, izan establezimenduaren barruan edo entitateak herritarrekin duen harremanean.

Horiek izena emateko epea irailean amaitu zen, eta 84 dira, Pasaian, Euskaraldian parte hartzea erabaki duten elkarteak, taldeak, erakundeak, enpresak… Euren partaidetzari esker, ahobiziek eta belarriprestek euskaraz lasai aritu ahal izango dute mota eta tamaina guztietako entitateen barruan.

Kolorez jantziriko kaleak
Zalantzarik ez da: euskarak gure herriak koloreztatzen ditu; eta hori irudikatzeko modu hobeezina dakar aurten Euskaraldiak. Pasaiako kaleak koloretako puntuz betetzen hasi dira ariketa girotzeko, ahoz aho eta balkoiz balkoi.

Oraindik euskaraz ez dakitenek ere jarri ahalko dute horrela euren kolorezko alea aurten euskararen ariketan.

Euskaraldiaren bereizgarri diren koloretako tantoak, kartel moduan, banatuko dira, nahi duen orok (bi roletako bat direnek, nahiz euskara ulertzen ez dutenek) etxeko leihoetan zintzilik jar ditzan, jarduerarekiko babesa adierazteko helburuz.

Kolore, atari eta ahotsen aniztasunak batu egingo ditu horrela pasaitarrak. Euskaraz dakienak, eginez; ulertzen duenak, eskatuz; eta jakin ez, baina hizkuntza maite duenak, puntuari eutsiz. Horiek guztiak hizkuntzaren babestoki izango diren txokoetan.

Bizi dugun garaian bereziki da garrantzizkoa Ruper Ordorikaren doinuz apaintzea gure egunak, eta hala, hamabost goiz eta arratsez gure izanaren euskarri dugun hizkuntza lau haizetara zabaltzea, maite dugun hori zaintzea, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. Guztiona dena, guztiontzat izan dadila.

Egitaraua (Ekitaldietara joan ahal izateko aurretik izena eman beharko da webgunean).
Hilak 20. Euskaraldiaren hasiera ekitaldiak lau barrutietan: musika jarriko dute eta suziriak botako dituzte.
Hilak 21. 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean, Nerea Arriolaren Txor, txor bakarrizketa umoretsua.
Hilak 22. 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, bertso saioa Jone Uria eta Julio Soto bertsolariekin. Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
Hilak 23. 18:30ean, Antxoko Kultur Etxean, zinema.
Hilak 24. 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategin, Euskararen zirrikituak saioa. Euskaraldian izandako esperientziak partekatzeko saioa.
Hilak 25. 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, Harkaitz Canoren eta Uxue Alberdiren solasaldia, Eider Perezek gidatua: Lerro artean.
Hilak 26. Mural margoketa Donibanen.
Hilak 27. 20:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, zinema.
Hilak 28. 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Nerea Arriolaren Txor, txor bakarrizketa umoretsua.
Hilak 29. 18:00etan, Donibaneko Juanba Berasategin, bertso saioa Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariekin. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.
Hilak 30. 17:15ean (Trintxerpeko alkateordetzan) eta 19:00etan (San Pedroko Udal Aretoan) Euskararen zirrikituak saioak.
Abenduak 1. 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategin, Pasai Donibaneko gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia ikerketaren aurkezpena.
Abenduak 2. 20:00etan, Antxoko Ibaiondo pilotalekuan, musika ekitaldia Musika Eskolako gazteen eskutik. Euskaraldirako Pasaiako gazteek sortutako kantua aurkeztuko dute.
Abenduak 3. 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, emakumeentzako tailerra: Euskara eta feminismoa: iragana eta etorkizuna aletzen. Edurne Epeldek eta Ansa ahizpa kantariek gidatuko dute.
Abenduak 4. 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Oarsoarrak Euskararen Sarien banaketa eta Euskaraldiari amaiera emateko ekitaldia.

Jarraibideak

Eman izena. Izena eman daiteke herriko liburutegietan eta Euskaraldiaren webgunean.

Hartu zure txapa

  • Donibane. Hilak 13. 16:30etik 20:30era, Kulturgunean.
  • Trintxerpe. Hilak 13. 17:ooetatik 20:30era, Gernika plazan.
  • Antxo. Hilak 14. 11:00etatik 14:40era, Kultur Etxean.
  • San Pedro. Hilak 15. 10:30etik 14:00etara. Udal Aretoan.

Hartu puntua

  • Donibane. Katxito eta Eva dendak, eta Ubera liburutegia.
  • Trintxerpe. Santamaria arrandegian, Sonesa kiroldendan, eta liburutegian.
  • Antxo. Urdin paperdendan, Aintzane okindegian eta liburutegian.
  • San Pedro. Isasa paperdendan eta liburutegian.

 

Larraitz Mendia. Antxo. Ahobizi. «Euskaraz inoiz egin ez dizun horrek egitea lortzea oso betegarria da»

Ainitze Intxaurrondo. Trintxerpe. Belarriprest. «Kuadrillan saiatuko gara hamabost egun hauek ohitura bilakatzen»

Javi Corredera. San Pedro. Puntua. «Puntua balkoian jarriko dut eta, agian, datorren urtean belarriprest»

Patxi Arbillaga. Donibane. Belarriprest. «Jarraitu behar dugu, gure hizkuntzak merezi duen lekua izateko»

Ainara Aldarondo. San Pedro. Ahobizi. «Familian ere harreman bat berreskuratu ahal izan dut euskaraz»

Iraitz Jauregi. Antxo. Belarriprest. «Etxean egiten dut euskaraz, baina lagunekin kostatzen zaigu askotan»

Sergio Elgezabal. Trintxerpe. Ahobizi. «Gustatuko litzaidake jendea nigana euskaraz etortzea»

Nekane Souto. Donibane. Belarriprest. «Kostatzen zait euskaraz hastea, baina belarria asko findu dut»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.