Koronabirusa Pasaian eragiten ari da bereziki
Azken zazpi egunetan 108 positibo gehiago jaso dituzte Pasaian. Oarsoaldeko tasarik handiena du orain herriak, milatik gora nabarmen.
COVID-19agatik kutsatu gehiago, berriz ere, atzo. Pasaian 20 infektatu atzeman zituzten, hemeretzi Errenteria-Oreretan, zortzi Oiartzunen eta sei Lezon. Pasaiakoa da azken egunetan kasurik larriena: Oarsoaldean tasarik handiena izatera pasa da, azken zazpi egunetan 108 positibo hauteman direlako bertan.
Tasari dagokionez, aldaketa nabarmenik ez beste herrietan. Errenteria-Oreretan behera joan da pixka bat azken orduetan, eta Lezon nahiz Oiartzunen, apal, baina gora. Beheko koadroan 100.000 biztanleko tasak:
- Pasaia: 1.148,94 (asteazkenean 1.130,99).
- Lezo: 1.098 (asteazkenean 1.081,61).
- Errenteria-Orereta: 832,07 (asteazkenean 849,51).
- Oiartzun: 801,85 (asteazkenean 772,87).
- Gipuzkoa: 1.047,83 (asteazkenean 1.031,38).
Osasun sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur zabaldu duen txostenean. Beheko estekan klik egin eta oso-osorik lor daiteke.