Lezoko ostalari eta dendariak protestara kalera aterako dira
Lezokoak Merkatari Elkartearen ekimenez, elkarretaratzea egingo dute Gurutze Santuaren plazan 14:00etan. Ez daude ados Jaurlaritzaren neurriekin.
Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen ekimenez, herriko ostalari eta dendariek protesta ekintza egingo dute bihar (hilak 7, larunbata) 14:00etan Gurutze Santuaren plazan: ez daude ados atzo Eusko Jaurlaritzak adostu zituen COVID-19ari aurre egiteko neurri berriekin. Herriaren erdi-erdian elkarretaratuko dira.
Bihar indarrean sartuko den araudi berriaren arabera, taberna eta jatetxeek ateak itxi behar dituzte gaurko (ostirala) 23:00etetik aurrera, gutxienez bi astez; litekeena da, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi zuenez, azaro osora zabaltzea itxiera.