[Galeria] "SOS" deia egin dute Lezoko ostalariek
Lezokoak elkarteak deituta, ostalariek protesta egin dute Gurutze Santuaren Plazan. Hainbat herritarrek mobilizazioarekin bat egin dute.
14:00etan elkartu dira ostalari eta herritarrak. Lezokoak merkatarien eta ostalarien elkarteak deituta, hamarnaka lezoar elkartu dira Gurutze Santuaren Plazan. 14:00etan deituta zegoen elkarretaratzea, eta ostalariez gain, bestelako herritarrek ere bat egin dute mobilizazioarekin.
Arratsaldean Donostian egingo duten manifestazioaren leloa Lezoko plazara eraman dute: SOStalaritza. Gainera, ostalaritza bakean uzteko eskatu dute, eta taberna, kafetegi eta jatetxeak ixtea ez dela irtenbidea aldarrikatu dute.






