Arditurriko parketxekoek azaroko igande guztietarako plana antolatu dute. 10:00etatik 12:00etara arituko dira.
24 lagun elkartu dira Ugaldetxo auzoan, Oiartzun ibaia garbitzeko. Materren 'Plastifishkostera' kanpainaren barruko ekintza izan da.
Umoregile oiartzuarrak bigarren bakarrizketa saioa sortu du Torregarairekin. "Emakumeen gauzei" buruz arituko dira.
Oraindik ere zabalik da izena emateko epea. Euskaraldiaren web orrian egin daiteke, edo Lau Hazietara elkartearen egoitzan.
Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin dute Lezok eta Oiartzunek. Pasaiak du oraintxe, Oarsoaldeko tasarik altuena.
Azkenaldian lan gainkarga handia dutela salatzeko aterako dira postariak kalera Errenteria-Oreretan.
Abenduaren 4ra aldatu du parte hartze prozesuaren bigarren saio hori.
Haurrak eta aniztasuna ardatz hartuta, 11 minutuko film laburra sortu zuen Errenteriako Udalak konfinamendu betean.
Familiarekin harremanetan jarri dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.
Euskararen erabilera urriaren inguruan hausnartzeko elkarretaratzea egin dute barruti ezberdinetako gazteek. Hizkuntzaren erabileraren bitartez "itsasikara" sortzera animatu dituzte pasaitarrak.
Bigarren Nazional Mailako taldeak Añorgaren kontra galdu du, Donostian. Euskal Ligako taldeak etxean berdindu du.
Euskaraldian izena eman dutenek ostiraletik igandera hartu ahal izango dute euren txapa barruti bakoitzean jarriko diren mahaietan. Oraindik zabalik da izena emateko epea.
Gipuzkoako egoitzetan egun, 175 COVID-19 kasu positibo daude; Jesusen Bihotza erresidentzian, 22 dira gaixotutako egoiliarrak.