Hiru egoiliar gehiago COVID-19arengatik kutsatuta Jesusen Bihotza egoitzan
Gipuzkoako egoitzetan egun, 175 COVID-19 kasu positibo daude; Jesusen Bihotza erresidentzian, 22 dira gaixotutako egoiliarrak.
Atzo arratsaldean aldundiak zabaldutako Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren gaineko txostenaren arabera, azken orduetan hiru egoiliar gehiago kutsatu dira COVID-19arengatik. Orotara, 22 egoiliar dira gaixotutakoak. Ostegunean, 17 kutsaturen berri eman zuen aldundiak Errenteria-Oreretako egoitza horretan.
Abuztuaren 11n Gipuzkoako adinekoen erresidentzietan lehen positiboa atzeman zutenetik, 116 adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta 50 hil dira.
Errenteria-Oreretako Jesusen Bihotza egoitzan irailean izan ziren lehen kasuak egoiliarren artean, eta bost egoiliar hil ziren COVID-19arekin.
Gipuzkoako egoitzetan egun, 175 COVID-19 kasu positibo daude; Jesusen Bihotza erresidentzian, 22 dira gaixotutako egoiliarrak.