Une honetan 22 dira COVID-19arekin kutsatuta dauden egoiliarrak Gabierrota auzoko adinekoen egoitzan.
Oiartzun ibai ingurunea lehengoratzeko eta anfibioentzako urmael bat sortzeko obrak hasiko ditu aste honetan URA agentziak. Ibaiaren ezker bazterrean egingo dituzte obrak, Lartzabal eta Fanderia artean.
Plantillan aurreikusitako langileak ez daude, eta haien falta nabarmen sumatzen dute Errenteria-Oreretako postetxeko langileek.
COVID-19 tasa apaltzen hasi bazen ere Lezon eta Oiartzunen, ez du joera hori jarraitu azken orduetan. Kutsatu kopuruak gora egin du bi herri horietan, eta tasak ere gora egin du.
Industria 4.5 egitasmoari esker eskualdeko hamabost lagun industria sektorean lana eskuratzeko ikastaroa jasotzen ari dira Don Boscon.
Eskaerak 30 egunez aurkeztu ahalko dira. Onuradunak Pasaian egoitza duten hezkuntza erakundeak eta irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak izango dira.
Herritar talde batek deituta, Esteban Muruetagoiena osasun zentroaren aurrean elkartuko dira. Bestelako eredu bat eskatuko dute.
Pasaiako Portuko zamaketariek porturatu berri den barkuaren lanak atzeratu dituzte, Bilboko langileen 24 orduko lanuzteak babesteko.