Jesusen Bihotzako egoiliar bat hil da COVID-19arekin
Une honetan 22 dira COVID-19arekin kutsatuta dauden egoiliarrak Gabierrota auzoko adinekoen egoitzan.
Berri latza Errenteria-Oreretako adinekoen erresidentziatik heldu dena. Azken orduetan, COVID-19an positiboa zen egoiliar bat zendu da. Beste positibo bat atzeman dute, gainera, erresidentzia horretan azken orduetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez gaurko txostenean.
Une honetan 22 dira COVID-19arekin kutsatuta dauden egoiliarrak Gabierrota auzoko adinekoen egoitzan.