Elkarretaratzera deitu dute Antxoko anbulatorioan, osasun publikoaren alde
Bilkura 19:00etan izango da, eta aurreko asteetan beste hainbat osasun etxeetan izandako agerraldiei emango die jarraipena.
Gaur, asteazkena, elkarretaratzea egingo dute Pasai Antxoko anbulatorioaren aurrean, 19:00etan, osasungintza publikoaren alde.
Aurreko bi asteazkenetan milaka herritar batu ziren herri askotako osasun etxeetan, sektoreari loturiko hainbat aldarrikapeni ahotsa emateko. Honakoa eskatuko dute:
- Lehen arretarako baliabide gehiago.
- Osasungintzarako inbertsio gehiago (gutxienez BPGaren %7a).
- Murrizketa eta pribatizaziorik ez.
#OsasungintzaPublikoaDefendatu traola erabiltzera eta bilkurarekin bat egitera animatu dituzte pasaitarrak, aurreko asteetan baino lagun gehiago elkartzea lortzeko.