Urrian 199 pertsonatan jaitsi da lanik gabeen kopurua Oarsoaldean
Iazko urriaren 31ko datuekin alderatuta, berriz, emaitza kezkatzekoa da: urtebetean 537 herritarrek galdu dute lana eskualdean.
Urriaren 31n Oarsoaldean 3.564 pertsona zeuden lanik gabe. Irailaren 30ean 3.763 ziren langabeak. Beraz, urriko balantzea da 199 pertsonatan jaitsi dela langabezia eskualdean. Tasa %9,79koa da. Ikusi beharko da osasun segurtasun neurri berriek zein eragin izango duten enpleguan azaroan zehar.
Iazko urriaren bukaerako datuekin alderatuta emaitza ez da ona. 2019ko urriaren azken egunean Oarsoaldeko langabeak 3.027 ziren, %8,43ko tasarekin. Beraz, urtebetean 537 pertsonak geldu dute euren lana.
Gipuzkoan, guztira, 36.761 pertsona daude lanik gabe Lanbidek eman dituen azken datuen arabera, %10,49ko tasarekin. Oarsoaldea, beraz, herrialdeko batezbestekotik behera dago.