Lezo-Errenteria tren geltokiko irisgarritasun lanak amaitu dituzte
Eskailerak eta igogailua dituen azpiko pasabideaz hornitu dute geltokia, bidaiarien nasen arteko gurutzagunea kendu dute ere.
Lezo Errenteria tren geltokiko irisgarritasun lanak bukatu dituzte. Horretarako, 2,1 milioi euroko inbertsioa egin du Adifek.
Berrikuntza nabarmenena eskailerak eta igogailua dituen azpiko pasabidearen horniketa da, bidaiarien nasen arteko gurutzagunea kenduz.
Beste hainbat gune eraberritu dituzte ere, esate baterako:
- Hormigoizko baldosak jarri dituzte
- Trenari itxoiteko lerroa berriz margotu dute
- Aterperako sarbideak hobetu dituzte
- Argitasun gehiago eman diote geltokiari
- Komunak birmoldatu dituzte
Gipuzkoako beste hainbat geltokitan ere irisgarritasun lanak egingo dituztela adierazi dute.