Osasungintza publikoaren aldeko aldarriek anbulatorioa hartu dute
Antxoko anbulatorioaren aurrean bildu dira hamarna lagun osasungintza publiko eta kalitatezkoaren alde, arlo horretako langileei elkartasuna adieraziz.
Orain dela hiru aste martxan jarritako iniziatibari jarraipena emanez, asteazken honetan ere, hainbat eta hainbat lagun herriko osasun etxeen aurrean bildu dira protesta moduan.
Horietako bat izan da Antxokoa, non hamarna lagunek, osasungintza publikoaren aldeko aldarriak eskutan, herritarrek merezi duten kalitatezko zerbitzua defendatu zuten atzo 19:00etan.
Pribatizazio eta murrizketen aurka eta osasungintzako langileen eskubideen alde, honako mezuak igorri zituzten, besteak beste: “Langile gehiago, lan baldintza duin eta seguruetan”, eta “Pribatizatutako zerbitzuak berreskuratu”.
