Beste egoiliar bat hil da Jesusen Bihotza erresidentzian COVID-19arekin
Beste bi positibo zenbatu dituzte, gainera egoitza horretan bertan.
Jesusen Bihotza adinekoen egoitza. Berri txarra gaur ere Jesusen Bihotza adinekoen egoitzatik heldu dena. Beste egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19arekin, aste honetan hirugarrena. Beste bi positibo zenbatu dituzte, gainera egoitza horretan bertan. Une honetan, 31 dira COVID-19arekin kutsatutako egoiliarrak Gabierrotako adinekoen erresidentzian.
