
Beste bi positibo zenbatu dituzte, gainera egoitza horretan bertan.

Herriko eragileek eta udalak jarduera asko antolatu dituzte, Lete "gogorarazteko, gozarazteko eta ezagutarazteko" asmoarekin.

Galtzaraborda-Altza tren zatiaren bide berriak Pasai Antxon aldaketa nabarmenenak eragingo ditu; izan ere, barrutia alderik alde zeharkatzen duen zubia eraitsiko dute.

Diru laguntzak "irrigarriak" direla uste dute Pasaiako ostalariek. Elkarretaratzea egin dute gaur goizean, larriki bizirauten saiatzen ari direla salatzeko.

Euskaraldia babestu du Errenteriako Udalak eta herritarrak euskararen aldeko ariketa masiboan parte hartzera deitu.

Oiartzungo Ondarearen proiektuarekin aurrera jarraitzen dute. Euskarri digitala prest dute. Proiektua bizirik mantentzea izango da erronka.

Oarsoaldean herenegun izandako positiboen kopuruarekin alderatuta, erdira jaitsi dira kutsatuak azken orduetan.

‘El muro’ nobela distopikoa argitaratu berri du Hernandez-Campanok, gizartearen zein estatuen egoismoaz mintzatzeko. 2003tik Valentzian bizi bada ere, errenteriarra sentitzen dela dio, harro.

Ontzigintza tradizionalaren eta arbasoek itsas zabalean izandako gailentasunaren zurezko gordailua da Albaola. Kultur Faktoria Euskal Herriko itsas historiaren zurezko etxe ere bada.

Ikuskizunak nahi moduan egitea ezinezkoa zelako atzeratzea erabaki dute; hori bai, etenaldiaren ostean, indar berrituta itzuliko direla agindu dute, eta denboraldiko azen hilabeteari bi proposamen berriekin ekitea jarri dute helburu.

Pasai San Pedro izango da ETB1eko telesaioaren ardatz igande honetan. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak barrutiaren bitxikeriak aztertuko dituzte.

50/50 proiektuak Oarsoaldeko sei ikastetxe publiko saritu ditu. Ikastetxeetan egin dituzten ekintzek 22.000 euro aurreztu dizkiete eskualdeko udalei.

Goizez 08:30etik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara jaso ahal izango dituzte lezoarrek ahobizi eta belarriprest txapak.

Argiak jartzearen kostua kalkulatu du udalak: 1.250 euro ingurukoa izango da.

Aho batez alderdi politiko guztiek onartutako neurriak aurkeztu zituen Errenteriako Udalak ostiralean.

Tren geltokiko lanen emaitzekin kontent dago Lezoko PSE-EE.

Proposamena gobernu taldeari helarazi diote koalizioko kideek. Diru laguntzaz gain, plan integrala behar dela uste du alderdiak.

Udal txistulariek diana egingo dute igandean kaputxinoak auzoan.