Nabarmen egin du behera kutsatuen kopuruak Oarsoaldean

Oarsoaldean herenegun izandako positiboen kopuruarekin alderatuta, erdira jaitsi dira kutsatuak azken orduetan.

Jendea kalean Donibanen.

Behera egin dute COVID-19arekin kutsatutakoek azken orduetan. Oarsaldean herenegun izandako positiboen kopurua erdira jaitsi da azken orduetan. Guztira 39 positibo zenbatu zituzten atzo gauerdira arte. Errenteria-Oreretan hauteman dituzte kasu genien, 23: Pasaian, berriz, zortzi positibo izan dira azken orduetan; eta Lezo eta Oiartzunen, launa.

100.000 biztanleko 14 eguneko tasak behera egin du udalerri guztietan, Lezon izan ezik; azken horretan atzoko kopuru berean mantendu da azken datuak aintzat hartuta.

Osasun Sailak txostenean bildu duenaren arabera, koronabirusa atzemateko 17.061 test egin zituzten atzo, eta 1.420 izan dira positiboak, %8,3. 

Oarsoaldeko herrien tasak, honakoak:

  • Pasaia: 1.196,82 (asteazkenean 1.256,66).
  • Lezo: 999,67 (asteazkenean 999,67 ).
  • Errenteria-Orereta: 926,73 (asteazkenean 941,68).
  • Oiartzun: 763,21 (asteazkenean 782,53 ).
  • Gipuzkoa: 1.113,36 (asteazkenean 1.106,53).

Osasun Sailaren gaurko txostena (atzoko datuei dagokiona) hemen irakur daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.