[Galeria] "SOS" deia egin dute Lezoko ostalariek

Lezokoak elkarteak deituta, ostalariek protesta egin dute Gurutze Santuaren Plazan. Hainbat herritarrek mobilizazioarekin bat egin dute.

sostalaritza lezo 14:00etan elkartu dira ostalari eta herritarrak.

Lezokoak merkatarien eta ostalarien elkarteak deituta, hamarnaka lezoar elkartu dira Gurutze Santuaren Plazan. 14:00etan deituta zegoen elkarretaratzea, eta ostalariez gain, bestelako herritarrek ere bat egin dute mobilizazioarekin.

Arratsaldean Donostian egingo duten manifestazioaren leloa Lezoko plazara eraman dute: SOStalaritza. Gainera, ostalaritza bakean uzteko eskatu dute, eta taberna, kafetegi eta jatetxeak ixtea ez dela irtenbidea aldarrikatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.