200 udal langilek 29 arigunetan babestuko dute Euskaraldia

Euskaraldia babestu du Errenteriako Udalak eta herritarrak euskararen aldeko ariketa masiboan parte hartzera deitu.

Euskaraldia babestu du Errenteriako Udalak eta herritarrak euskararen aldeko ariketa masiboan parte hartzera deitu. Herriko batzordeko partaidea da udala, eta bertako 200 langile inguruk 29 arigunetan hartuko dute parte. Izena ematera animatu ditu herritarrak, “ariketa egin dezaten eguneroko praktikan, etxekoekin, lagun eta lankideekin, erosketak egitean… gero eta euskara gehiago erabiliz”.

Izena emateko Euskaraldiaren web orriaren bidez edo Lau Haizetara Euskaltzaleen topagunearen egoitzan egin dezakete interesdunek. Elkartearen ordutegia honakoa: astelehen, astearte, eta asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara.

Informazio gehiago eskuratzeko Euskaraldiaren app-a jaitsi daiteke, Euskaraldiaren web orria bisitatu, edota  instagram, facebook, eta twitter bidez egin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.